XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARTIN ALBISUA LARREA. 1918-11-18an jaio zen Elorregiko Elkoro Barrutia baserrian. Josepa Gorosabelekin ezkondu eta honen jaiotetxera, Elkorora, joan ziren bizitzera. Orain dela 27-28 bat urte Bergarako San Antonio kalera etorri ziren eta hortxe eman zituen bere azken urteak, 1996-04-25ean hil zen arte.

Ikazkintza lanean hainbat urtetan jardun zuen; Josepa Gorosabel bere emaztea ere aritu zen langintza horretan.

Txendor bat ei giñuan, ya emon sittuan. bosteun da oetasei saku bete giñusen aekin, asarria, e, aundixa, e? .. sekulako alturia eukan, buelta bat bai bueno, bo, an euen, e, eur mordo bat isugarrixa, da egogi euan batzeko olantxe barranko mouan batze sien danak bertara ta; egurra isugarrisko mordua, pao-buruakin beia, urrengo senduenakin, e, geiña, urrengo gorau meiauekin, meiauekin, meiauekin ein da alturia mortala (...).

Goixian su emoontzan bai, da gabien be bastante beltza edo sea e, amorrua, e ... goixien puntia artu erain ontzan.

Puntia artu eraitte ako, sua beeti gora ixotzen dau, beeko barren-barrenetik ixotzen dau suak, e, goiko puntaa da goitti bera faten da egosten, egosi esate ako, goitti bera, goitti bera faten da a egosten, e, barrenea.

Aura puntia artu erain biar isate ako beeko suekin, da espaako gogoik artzeko, aga lusie sartu, esta? ... da agan bertan ixotzen dau gora suak, an gora.

Hagan sartuta?

Agia sartu goitti beraiño ... aga luse bat egurra, da an, an gora ixotzen dau ya puntaa, bestela egurra bota ta bota ta bota da sua beien, beien, beien kosta eitten da artu eraittia baiña aga lusia sartzen bara arekin ixotzen dau gora aguro; beoi ixotzen dabenien ba, bete dana egurrakin sulo ori dana, len esan dona suetxe ori, da ondo-ondo bete da artzen, artzen, artzen a eoten da, da atzea eskatu eitten dau arek, atzea bajau eitten da, esta? bajauria, bea puntia, atzea sabaldu, da atzea sartu egurra; olaxe euki biada, e, aik eta puxkat, e, seoi suetxioi ori beeti gora eoten danoi bete arte.

Zer da suetxia?

... suetxia ... ixeten da a egurra bringautakua obe, e, bestela amen buelta eitten dau, osokua anka eitten dau (...).

Lelengo etapia emen faten da ortik, lau bat altura inguruen edo ola, da geo, berris atzea bada dana akaautakuen, atzea barrixa itten dau goa, andik lengo lekutik gora ola, geo an beste etapa bat an berris atzea, beste ekiñaldi bat.

Zein lekutan eitten zan txendorra, ze leku bihar zan txendorra preparatzeko?

Sea in biar, tokixa in biar, len espaao lekua, batzutan lenagoko tokixak iseten die, esda? txendorra eitteko, da an eoten da irurixa ta lengunian esan giñuan orrek, irurixa ta an eoten dia, baiña espaldin badao soixekin in biada; soixak ekarri biar.

Bidei pe etzan eoten len, da igual ekarri biar iseten da saman, samia jakingosu se dan?

Zer da zamia?

Samia da abarren gaiñien ipini soixak, ola abar mordo bat ipini lelengo aspixen, da geo aen gaiñien soixak da geo narrasien erun biada, ori txendorrai daon lekura; espadao lurrik, ori seoi idurixa, espadao ori in biada, soixekin.

Da orbela da oso peligrosua.